XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ez naiz garbi oroitzen; ondo gogoan daukat, ordea, nola eraman zuen eskua eztarrira eta, zintzurrestea hatz lodiaren eta gainerakoen artean harturik,
Neure artean ari nintzen nola arraio nengoen abioneta ttattar hartan, ekaitz izugarri baten menpean, Amazoniaren erdian eta behi bidaiariak baino goraino kaka eginda, ene egitekoa futbol selekzio bat entrenatzera mugatzen bazen.
Halaz ere, beti uste izan izan nuen entrenatze lana ez zela ordu batzuetan halako ariketak eginaraztera mugatzen, ezta partiduetan halako taktikak adieraztera ere; entrenatzea gizakiak beren pertsona mailako hobekuntza bidean gidatzea zen, futbolaren bitartez gidatu ere.
Autoestimua, lanerako gaitasuna, talde dinamika eta ongi eginiko lanaren aurreko errespetua bultzatzea zen.
Herri oso bat jarria zen selekzioaren alde eta zerbitzuan, eta herri haren ispilua ginen orduan mundu osoaren aurrean.
Ezin nintzen besterik gabe
Eserlekuan kuxkurtu nintzen.
Hantxe negoen ni, Boliviako heroia, boliviarrak munduko finaletara gidatu zituena, mila aldiz laudatua eta kondekonatua, hantxe nengoen, bai, aireratu aurretik Jainkoaren laguntza eskatu zuen pilotu trebe izengabe baten eskutan.
Lehiatilatik begiratu nuen: berde zegoen guztia han behean.
Zuhaitzen adaburuak ziren gure koltxoia, bizitzaz beteriko koltxoia